Marta Aizpurua (Amets)
Haur eta Neraben Psikologoa .
Errespetua, enpatia eta onarpena.
Psikologoa eta Jolas-terapeuta naiz. Psikologiako ikasketak bukatu ondoren Gipuzkoako Diputazioko zerbitzu ezberdinetan lan egin dut harrera etxeetan eta hezitzaile familiar gisa, enpresa ezberdinetatik pasa naizelarik. Esperientzi hauek bizi eta gero, Jolas Terapiako formakuntza egin nuen eta 2013an nire kabuz terapeuta bezala jartzea erabaki nuen haur eta nerabeekin lan egiteko. Nire lana errespetuan, ulemenean oinarritzen den laguntza erlazio bat eskaintzea datza, pertsonaren bidean bidelagun bilakatzen naizelarik. Horretarako ikuspegi holistiko eta humanista bat erabiltzen dut, izan ere osotasuna zatien batuketa baino gehiago dela uste dudalako. Haurrekin lana egiteko orduan, beraien hizkuntz berdina erabiltzea derrigorrezkoa deritzot, eta jolasaren bidez lortzen dut helburu hori. Terapeuta lana Jolas Terapiako formakuntzan formatzaile eta arduradun lanarekin bateratzen dut eta beste profesionalen gainbegirale lanekin. Eta baita nire amatasunarekin.
Osasun Psikologoa.
Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02111.
Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300085.
Haur eta nerabeekin lan egiteko Jolas Terapia eredu terapeutikoa dut ardatz. Honek haurra erdigunean jartzen du eta jolasaren bidez bere barne mundua kanporatu ahal izango du dituen gatazkak landu ahal izateko sortzen den errespetuzko harreman zintzo baten ondorioz. Haurrek terapiako prozesuan lortzen dutena indartzeko gurasoekin lana egitea ere garrantzitsua da eta horregaitik haurraren prozesuan zehar guraso bilerak egiten ditugu.
Nire lana Virginia Axline jolas-terapeutaren printzipioetan oinarritzen da eta Maria Montessori eta Emmy Piklerren eraginarekin.
Platonek zioen bezela, "pertsona bat gehiago ezagutzen da ordu bete berekin jolasean, urte beteko elkarrizketa batekin baino".
Jolas-terapiari buruzko informazio gehiago www.jolasterapia.eusLantzen ditudan zailtasunak
autoestima baxua, beldur eta fobiak, eskola jazarpena, eskola porrota, antsietatea, depresioa, estresa, portaeraren eta garapenaren arazoak, dolua, trauma, ospitaleratutako haurrak, elikadura nahasmenduak (anorexia, bulimia, e.a.), esfinterraren kontrola (enuresia, enkopresia), oldarkortasuna, inpultsibitatea, lotsa, sexu jazarpena, tratu txarrak, substantzien kontsumoa, ebar.
